Helburua hizkuntza-ohitura aldaketa lortzea da

ERMUA.- Goizeko 9,00etan elkartu dira ‘3 egunez euskaraz’ ekimenaren egitarauaren lehenengo ekitaldia burutzeko.
Hortik hasita hainbat ekitaldi antolatu dituzte ‘Ermua Bagara’ elkartekoek hizkuntza-ohitura aldatzeko asmoz euskaraz eginez “Ermuan ere euskaraz bizi nahi dugulako!” azpimarratzen dute. Herriko hainbat elkarteen laguntza izan dute ekimen hau burutzeko.
Horrela, bost eskolen arteko olinpiadak, ipuin kontaketak, batukada eta NÜ SHU Ermuko gazte feministaren kontzertua antolatu dute gaurkorako. Bihar, maiatzak 26an duatloia, zinema edota Pispillu Abesbatzaren kontzertua ere egongo da eta igandean eta hurrengo astean zehar ere ekitaldiak ospatuko dira.
Hau da EGITARAUA: