[eiberri.eus] 18.300 euroko irabaziak lortu ditu Mendaroko azken kontsumo-bono kanpainak

  • 5
    Compartidos
200 herritar inguru izan dira bonuen onuradun
Herritarrek 30€ gastatzeko bonuaren truke 20€ ordaindu dituzte
Bono sistema 2020ko abenduaren 14tik 2021eko urtarrileko 30era luzatu da

MENDARO.- Covid-19aren pandemiaren bigarren olatuan, azaroan, Mendaroko udalak 2020ko Berraktibazio Planaren bigarren fasea jarri zuen abian: merkataritza- eta zerbitzu-jarduerak garatzen dituzten Mendaron irekitako establezimenduentzako II. kontsumo-bonuak, eta jatetxe eta tabernei zuzendutako diru-laguntza zuzenak. 18.000 euroko inbertsioa egin zuen Udalak bi laguntza lerro hauekin.

  • Establezimendu bakoitzeko 1.000 €ko zenbateko finkoa eman zaie ostalaritza, jatetxe eta ostatu jarduerak egiten dituzten pertsona fisiko edo juridikoei, baldin eta jarduera horiek azaroaren 6ko 38/2020 Dekretuak aldatutako urriaren 26ko 36/2020 Dekretuaren eraginpean bazeuden, 10.000€ guztira.
  • Merkataritza- eta zerbitzu-jarduerak garatzen dituzten Mendaron irekitako establezimenduentzako kontsumo-bonuak kaleratu dira. 8.000 euroko inbertsioa burutuko du Udalak guztira, 400 bono kaleratuz.

Bono sistema 2020ko abenduaren 14tik 2021eko urtarrileko 30era luzatu da. Guztira 12 dendak eta 4 zerbitzuk hartu dute parte. Bakoitzari 40 bonu txartel banatu zitzaizkion.

200 herritar inguru izan dira bonuen onuradun. Herritarrek 30€ gastatzeko bonuaren truke 20€ ordaindu dituzte. Mendaroko merkataritzan, guztira 18.300€ko salerosketak egin dira.

120.000 euroko inbertsioa 2020an herriko ehun ekonomikoa babestekoCovid-19ak eragin zuzena eta larria sortu du osasun, gizarte eta ekonomia mailan ere. Ildo honetan, osasun eta gizarte ondorioak leuntzeko hainbat ekimen eta neurri hartu zituen 2020an Mendaroko Udalak. Berraktibazio Planaren bi fase burutu dira: 120.000 euroko inbertsioa. Hiru alorretara bideratu da: gizarte ongizatea, merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sustapena eta Covid-19ari negozioak egokitzeko laguntza-lerroa.

Maiatzean abian jarritako Berraktibazio Planaren baitan, garatu ziren: laguntza zuzenak ostalaritzari, hobariak zergetan eta udal-tasetan, edota bono kanpaina, beste hainbaten artean. 88.000 euro inbertitu ziren.

Iñaki Arregi alkateak azaldu du orain arteko neurriak herriko ostalari, zerbitzuetako langile eta merkatariekin adostuak izan direla: “hainbat bilera burutu ditugu, eta jarraituko dugu egiten, euren egoerari jarraipena egin eta beharrak aztertzeko. Une zailak ari dira bizitzen herriko enpresak eta autonomoak, eta inoiz baino gehiago gure laguntza behar dute. Bertan kontsumitu dezagun, segurtasun neurri ororekin, eta lagun dezagun herria bizi eta zerbitzuekin mantentzen”.

Bide horretan, Udalak 2021eko aurrekontuetan Covid-19ari aurre egiten jarraitzeko partida bat zabaldu du, unean-uneko neurriak hartzen jarraitzeko. Ostalari, merkatari eta zerbitzuetako ordezkariekin elkarrizketak eta bilerak izaten jarraituko du Udalak, sektorearekin elkarlanean, herriko ehun ekonomikoa babestu eta laguntzeko neurri egokienak jartzeko abian.

También te puede interesar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.