Eibarko taldea jaialdira gonbidatu zuten Iruñeko Duguna udal dantza taldearen 75. urteurrena zela eta

EIBAR| Iruñeko Duguna udal dantza taldearen 75. urteurrena zela eta, Eibarko Kezka dantza taldea jaialdira gonbidatu zuten, Arrateko ezpata-dantza erakusteko. Hala, Burgoen plazan eta Gazteluko plazan egin ziren emanaldietan jendetza bildu zen, eta harrera beroa egin zieten dantzari eibartarrei.
Kezkako dantzariez gain, San Lorentzoko dantzariak (Iruñea), Igartzako ezpata-dantzariak eta erraldoiak (Beasain), Gamere-Zihigako dantzariak (Zuberoa), Tarragonako Ball de Bastons-eko dantzariak (Tarragona), Ezpelur erraldoien konpartsa (Barañain), Iruñeko erraldoien konpartsa (Iruñea) eta Duguna – Iruñeko dantzariak izan ziren jaialdian.


