Bere aktuaziñuetan banatuko dittue, San Andres bezperan hasitta, danak agortu arte

EIBAR | Eibarko euskerian idatzittako poltsikoko egutegixak atara dauz Ustekabek, herrittarren artian duan banatzeko. 2013an abiatutako ekimena berreskuratu dau Eibarko txarangiak, gure herriko berbak ezagutzera emoten laguntzeko. Horretarako, poltsikoko 3.000 egutegi banatuko dauz,
hille- eta egun-izenak Eibarko aldaeran idatzitta dakazenak.
Holaxe jaso dauz egun-izenak: astelena, martitzena, eguaztena, eguena, barixakua, zapatua eta
domekia. Hille-izenak, ostera, holaxe: urtarrila, zezeila, martixa, aprilla, maietza, junixua, julixua,
aboztua, agorra, urrixa, zemendixa eta dizienbria.
Zapatuan ekingo detse banaketiari, San Andres bezperia dala-ta egingo daben aktuaziñuan.
Kalejiria eguardiko ordu 1etan hasiko da eta arratsaldeko 3retan amaittu. Bittarte horretan,
erdialdeko kaliak alaituko dittue, jaixei hasieria emoteko.


