Ei! Berriak

Debako Gaztelekuak egitarau zabala eskainiko du maiatzean zehar

Tailerrak, kirola, lehiaketak eta sormen-jarduerak edota sukaldaritza, Gaztekirola, euskaraldiko azoka eta igeriketa bezalako jarduerakantolaru dira 

gazteleku Deba
Aste bakoitzak egitura tematiko bat izango du:

DEBA | Gaztelekuak maiatzerako egitarau oparoa prestatu du, sormena, ikaskuntza eta aisialdia sustatzeko asmoz. Hilabete osoan zehar, gazteek sukaldaritza tailerretan, kirol lehiaketetan, sormen jardueretan eta ekitaldi berezietan parte hartu ahal izango dute.

Ohi bezala, aste bakoitzak egitura tematiko bat izango du: astearteetan kirolari eskainiko zaio «Gaztekirola» saioekin, asteazkenetan sormen egunak izango dira «Eraikuntza» tailerrekin, eta ostegunetan sukaldaritza tailerrak egingo dira, non astero errezeta ezberdinak egingo diren. Horrez gain, maiatzaren 8an eta 22an, Treba Nerabeak programaren baitan dauden hitzaldiak egingo dira.

Horrez gain, maiatzean futbola hondartzan, igeriketa, krosa eta euskaraldiko azoka antolatuko dira. Adierazpen artistikorako lekua ere izango da, murala paretean tailerrarekin.

Ordutegia

Gaztelekuak asteartetik ostegunera 17:00etatik 19:00etara eta ostiraletik igandera 17:00etatik 20:30era mantenduko du bere ohiko ordutegia. Jai egun eta jai bezperetan, berriz, 17:00etatik 20:30etara.

Hilabete honetan, ordea, maiatzaren 17an eta 18an, Gaztelekua itxita egongo da. 

Jarduera nabarmenak:

    • Sukaldaritza tailerrak: Maiatzaren 15, 20 eta 29an (ostegunak).
    • Kirol jarduerak (Gaztekirola): Maiatzaren 6, 13, 20, eta 27ean (astearteak).
    • Sormen tailerrak:
      • Eraikuntza (eraikuntza tailerra): Maiatzaren 7an  (asteazkena).
      • Murala paretean: Maiatzaren 9an (ostirala).
    • Kirol lehiaketak:
      • Futbola hondartzan: Maiatzaren  30ean (larunbata).
      • Igeriketa goizez: Maiatzaren 24 eta 31an (larunbata)
  • Krosa: Maiatzaren 10ean (larunbata)
    • Ekitaldi bereziak:
      • Prozesu bilera: Maiatzaren 14an (asteazkena).
  • Euskaraldiko azoka: Maiatzaren 10ean (larunbata)

Informazio gehiago lortzeko, Gaztelekuarekin harremanetan jar zaitezke 943 192 762 telefonoan edo idatzi debakogaztelekua2@gmail.com helbidera.

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.