Ei! Berriak

Debak 55. Kale margo lehiaketaren sariak banatu ditu

Eduardo Alsasua gasteiztarra izan da aurtengo edizioaren irabazlea, eta horrekin batera, beste 7 sari gehiago ere banatu ziren igandean.

25 lagunen artelanak jaso ditu 55. Kaleko margo sariketak
25 lagunen artelanak jaso ditu 55. Kaleko margo sariketak

DEBA| Eguraldia lagun eta giro paregabean ospatu zen, joan den larunbatean, Debako 55. Kaleko margo sariketa. Debako Udalak Cardenas Fundazioaren eta Haitz Haundi Arte Elkartearen laguntzarekin antolatuta, 25 lagunen artelanak jaso ditu aurtengo edizioak, guztiak aire librean eginikoak eta, bereziki kalitate handikoak.

Lehiaketaren baitan, guztira 8 sari banatu dira, horietatik 4, Cardenas Fundazioaren Sari Bereziak. Hala, Eduardo Alsasua gasteiztarra izan da 55. Edizio honetako irabazlea, ‘Estacion’ deituriko lanarekin. Artelan guztiak (saridunak eta sarituak izan ez direnak ere) ikusgai daude orain, igandea bitarte, Debako udaletxeko osoko bilkura aretoan, arratsaldeko 18:30etik 20:30era eta igandean, 12:00etatik 14:00etara. Interesa dutenek margolanak erosteko aukera ere izango dute bertan.

Hauek dira 55. Kaleko margo sariketaren 8 saridunak

● 1goa: Eduardo Alsasua (Gasteiz) | Estacion.

● 2.a: Jose Miguel Arranz (Erandio) | Ostolaza

● 3.a: Jokin Telleria (Beasain) | Duna

● Herriko saritu gabeko lehen klasifikatua: Jaime Zamakola | Estanque

Cardenas Fundazioaren Sari Bereziak:
● 4.a: Alipio Ruano (Castroudiales) | Plaza Vieja

● “María Esperanza Chávarri” akuarela saria: Carlos Espiga (Bilbo) | Espiga)

● “Marqués de Prado Ameno” sari berezia: Irati Uzkudun (Elgoibar) | Gure bankua

● “Blanca Vilallonga” saria: Juan Carlos Lang (Bilbo) | Santiago

Zorionak guztiei!

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.