Ei! Berriak

DEBABE eta Elgoibarko Udalak lankidetza hitzarmena sinatu dute 2025erako

Udalak egokitzat jo zuen DEBABE Udal Euskaltegien Mankomunitatearen zerbitzua jasotzea

ELGOIBAR | Elgoibarko Udalak eta DEBABE Udal Euskaltegien Mankomunitateak 2025erako lankidetza hitzarmena sinatu dute, Udalean euskararen erabilera normalizatzeko helburuarekin. Aitor Iriondo Euskara zinegotziak eta Susana Gurrutxaga DEBABE Udal Euskaltegien Mankomunitateko zuzendariak sinatu dute hitzarmena.

2023an, Elgoibarko Udalean Euskararen Erabilera Normalizatzeko VII. Plana (2023-2027) onartu zen. Behar bezala ezartzeko, jarraipena egiteko eta ebaluatzeko, Udalak egokitzat jo zuen DEBABE Udal Euskaltegien Mankomunitatearen zerbitzua jasotzea.

2025ean, Udalak Euskararen Erabilera Normalizatzeko VII. Planaren inplementazioarekin jarraituko du. Beharrezko jarraipen-lanak egiteko, itzulpen-lanak barne, funtsezkotzat jotzen da DEBABEkin lankidetza izatea.

Lankidetza horri esker, Elgoibarko Udalaren Euskara Saila indartuko da, udalean euskararekin lotutako beharrei hobeto erantzun ahal izateko.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.