Ei! Berriak

Deba eta Itziarko Eskola Kiroleko elkartea (DIEK) langile bila dabil

Izena emateko epea zabalik dago abuztuaren 31 bitarte diekdeba@gmail.com helbide elektronikora idatziz

Eskaerak bidaltzeko epea abuztuaren 31n amaituko da.

DEBA | DIEK kirolen prestakuntzan eta irakaskuntzan esperientzia duen monitore bila dabil, datorren urteari begira Debako eta Itziarko Eskola Kirola ekintzan lan egiteko.

Kirol-prestakuntzarekin edo eskolaz kanpoko jardueretan laguntzearekin lotutako zereginak egin nahi dituzten pertsonei zuzenduta dago eskaintza.

Baldintzak:

  • Kirol formakuntza izatea edob kirol ikasketetan aritzea
  • Gutxienez euskarazko B2 mailako ziurtagiria izatea
  • Haurrekin aritzeko gogoa eta ilusioa izatea. 

Eskaerak bidaltzeko epea abuztuaren 31n amaituko da. Interesdunek curriculum vitaea bidali beharko dute diekdeba@gmail.com helbide elektronikora.

Deba eta Itziarko Eskola Kirolean parte hartzeko aukera paregabea da, udalerriko gazteenen artean jarduera fisikoa eta kirola sustatzen laguntzen baitu.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.