Jai egun honetako egitaraua goizeko 11:00etan izango den mezarekin hasiko da

EIBAR | Datorren maiatzaren 15ean, igandea, Arraten (Eibar), Isidro Deunaren eguna ospatuko da. Jai egun hau Deba Barreneko Landa Garapen Elkarteak «DEBEMEN»ek antolatzen du Eibar, Elgoibar, Mendaro, Soraluzeko Udalak eta Itziarko Entitate txikiaren laguntzarekin.
Jai egun honetako egitaraua goizeko 11:00etan izango den mezarekin hasiko da. Bertan, Millan Telleria eta Mikel Mendizabal bertsolariak eta trikitilariak (Oier Baltzola eta Unai Andonegi) izango dira. Meza ondoren aurreskua Kezka dantza taldearen eskutik eta ondoren prozesioa. Jarraian Debabarrena eskualdeko produktuen dastaketa egongo da:
Sagarmiña “Getariko Txakolina”, Flysch “Getariko Txakolina”, Txidurri Iturri Euskolabel sagardo ekologikoa, “Lizagasar” sagardoa, Mausitxa, Sosola, eta Goienetxe ardi gaztak, Egotza ahuntz gazta eta aire librean hasitako
Basatxerri ezaugarria duten txerrikien dastaketa.
12,30 etan SAN ISIDROETAKO XVIII. AIZKOLARI TXAPELKETA
Parte hartuko duten aizkolariak:
Basozabal, Suharri, Txikon, Gabirondo, Zaldua, Ezpeleta. Tartekaturik harrijasotzaileen Saioa: Izeta IV, Izeta V, Lur Errekondo
2,30etan bazkaria KANTABRIA jatetxean.
Bertsolariak (Millan Telleria eta Mikel Mendizabal) eta trikitilariak (Oier Baltzola eta Unai Andonegi)
5:30etan Idi Demak Oliden, Mendigoitxi eta “Chocolate”n partaidetzarekin
Egun hortan Arratera joatea nahi duten guztientzat autobusa izango da. Ordutegia honako hau izango da:
Igotzeko Arratera: San Juan kaleko autobus geltokian 9:00 etan, 10:00 etan, 11:00 etan, 13:00etan, 18:00etan, 19:00etan
Jeisteko Arratetik: Arrateko Eliza ondoan
9:30etan, 10:30etan, 11:30etan, 13:30 etan, 18:30etan, 20:00etan
Kantabria jatetxean ospatuko den bazkarira joatea nahi duenak deitu dezala bertara.
Eibarren Kantabria jatetxea Tfnoa. 943-121262


