Ei! Berriak

Datorren asteazkenean ospatuko da XIX. Laburbira zikloa Elgoibarren

Herriko Antzokian izango da, 21:00etan, eta sarrera doan izango da

Martxoaren 23an ospatuko da

ELGOIBAR | XIX. edizioa beteko du 2022an Euskatzaleen Topaguneak abian jarritako Laburbirak, helburu hauekin: batetik, euskarazko sortzaileen lana ezagutzera ematea, bestetik, herritarrei gurean eta euskaraz sortutako lanak ikusteko aukera ematea. 

LABURBIRA, urtero antolatzen den euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria da. Aurtengo ediziora 19 lan aurkeztu dira eta 9 lan hautatu dira herriz herri ikusi ahal daitezen. Aukeraketa prozesu hau lurraldetasuna, genero berdintasuna eta filmen maila kontutan hartuz egin da, 80 minutuko film-sorta ikusgarria osatu eta ikusleei ahalik eta emanaldi aberasgarriena eskaini asmoz. 

Horretarako, otsailaren 25etik martxoaren 27ra bitartean. aukeratutako film laburrek herriz-herri zeharkatuko dute Euskal Herriko eta kanpoko hainbat herri eta hiriburu. 

Elgoibarko Udalak Ongarri zine elkartearekin elkarlanean antolatutako Laburbira saioa izango da martxoaren 23an, asteazkena, 21:00etan, Herriko Antzokian, eta sarrera doan izango da.

Laburbiraren aurtengo edizioari buruzko informazioa esteka honetan aurkitu dezakezue. 

HAUEXEK DIRA 2022ko LABURBIRAN IKUSGAI EGONGO DIREN FILM LABURRAK

SERENDIPIA (Zuzendaria: Iban del Campo)

Pandemiaren ondorioz ezarritako konfinamenduan zehar, euskal birologo batek berrogeialdia bere laborategian igarotzea erabaki du. Serendipia ezusteko eta zorioneko aurkikuntza bat da.

ITSASONTZIAREN MUGIMENDUA (Zuzendaria: Alba Romera eta Rony Levoz)

Neska itsu batek itsasontzi baten irudiak ikustearekin amesten du. Bere kidea laguntzen saiatzen da, baina une batez zerbait gertatzen da ilusioa itzultzen diona.

LANBROA  (Zuzendaria: Paula Iglesias)

Gaixotasunak Bego berriz jotzen duenean, denbora gainera datorkio. Bere gaixotasunaren eta denboraren arteko elkarrizketan, poesia bisualez betetako dantza deserosoa sortzen da.

FALTA ZAIZUNA (Zuzendaria: Jose Luis Gomez)

Gaixoa badoa mediakuarengana azterketa egin diezaion. Diagnosiak zur eta lur utziko zaitu.

HURRENGO GELTOKIA (Zuzendaria: Naia Aizpurua)

Pauk goizero trena hartzen du lanera joateko baina horietako egun batean bere bizitzan aldaketa bat eragingo duen esperientzia bat biziko du.

REWIND (Zuzendaria: Amaia San Sebastian)

Emakume bat patuari iheska, existitzen ez den toki batean, denbora nabigagarrian, zinta magnetiko batean bezala, Rewind-Play-FastForward.

TURNOKA (Zuzendaria: Aitor Alberdi)

Gaur, goizez tokatu zait lanera joatea, turnoka nabil eta.

SUBANDILLA (Zuzendaria: Josu Martinez)

Alemanek Frantzia okupatu dute. Euskal Herriko Bizkarsoron, soldaduek Mixel eta bere ttanttak atzikitzen duten hotela errekisizionatu dute. 

ITSASO (Zuzendaria: Sergio Martinez)

Itsaso lanerako bizi da. Baina hara non ezusteko batek bizimoduz aldatzera behartu duen. Bizitza berri bati ekingo dio orduan.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.