[eiberri.eus] Bizilabe programa aurkezteko saio bereziak egin dituzte Elgoibarren

 Elgoibarko Ikastolak zein Herri Eskolak LH 4 eta 5eko haurrei zuzendutako programa aurkeztu dute
Bizilabe 10-16 urte bitarteko gazteei zuzendutako programa da

ELGOIBAR.- Elgoibarko Udalak eta Elhuyarrek urteak daramatzate jada lankidetzan, herriko ikastetxeen bitartez Elgoibarko haur zein gazteei zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa eta motibazioa pizteko Bizilabe programa garatzen.

Aipatu programa, hain zuzen, LH5etik DHB2ko haur eta gazteei zuzenduta dago (10-16 urte) eta zientzia zein teknologiarekiko interes eta motibazio hori pizteaz haratago, ekintzailetasuna eta sormena ere bultzatu nahi ditu.

Ildo horretan, otsailean, LH6 eta DBH1eko ikasleei aurkezpen saio bat eskaini zitzaien, ekimena ezagutu eta datorren urtera begira, ikasleen izen ematea sustatzeko. Horri jarraiki, oraingoan, LH4 eta 5eko haurrei zuzenduriko saio irekia egin dute bi ikastetxeek. Izan ere, aipatu ikasleak LH5 eta 6. mailan izango dira datorren ikasturtean eta jada Bizilaben izena emateko aukera izango dute. Helburua izan da ikasle horiei ere programa ezagutzera ematea eta datorren ikasturterako horien izen ematea sustatzea.

Saio hori apirilaren 26 eta 30ean egin da eta bertan, ikasleek Bizilaberen funtsa eta oinarriak ezagutu eta horiek praktikan jartze aldera esperimentu bat ere landu dute. Esperimentu horretan, material “magiko” bat sortu dute, aldi berean solidoa eta likidoa den materiala, alegia, eta horrekin jolastu eta esperimentatzeko aukera izango dute.

Izan ere, Bizilabek gazteei tailerretan parte hartu eta proiektuak garatzeko aukera eskaintzen die gune fisiko batean, profesionalen, mentoreen eta irakasleen laguntzarekin, haien gaitasunak garatzeko eta jabekuntzan aurrera egiteko. Datorren ikasturteari begira, programaren garapenari jarraipena ematea da helburua, haurrei zientzia eta teknologiaren mundua modu dibertigarrian ezagutzeko aukera eskainiz.

También te puede interesar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.