Ei! Berriak

Bertako produktuak sustatzeko ‘Mutriku Bihotzean’ kanpaina jarri da martxan

Bertako produktuak sustatzea eta balioan jartzea da kanpainaren helburua

Mutriku Bihotzean
Produktu hauek, hainbatetan, Merkatu Plazan edo Udalak antolatzen dituen Merkatu Txikietan erosi daitezke

MUTRIKU| Mutriku, arrantza- eta nekazaritza-eremuarekin lotura ekonomiko handia duen udalerria da eta inguruko lehengaiei estu lotutako industria garatu du. Hori dela eta, ohikoa da tokiko merkataritzan kalitate handiko eta hurbileko produktuak aurkitzea.

Aukera zabaleko produktuak aurki daitezke: baratzeko produktuak eta bertatik eratorritako kontserbagintza, artzain gazta, txakolina, gozoak, ogia, arraina eta beronen kontserbak… Artisau produktu ezberdinak ere aurki daitezke herrian.

Produktu hauek, hainbatetan, Merkatu Plazan edo Udalak antolatzen dituen Merkatu Txikietan erosi daitezke. Baita herriko hainbat denda ezberdinetan ere. Mutrikuko tradizio komertzialaren eta bertako produktuetan fokua jartzearen ildotik, kanpainaren helburua da herritarrak sentsibilizatzea hurbiltasuneko produktuak erostearen garrantziaz, herri sentimendu batetik ikusita, herriko ekonomiari egiten diogun onura baloratuaz, baina gure elikadura eta osasunean duten ondorio positiboak ahaztu gabe.

Argudio arrazional asko dauden arren (zero kilometroa, prezio eskuragarria, etab.), «emozioa» erabiltzea aukeratu da mutrikuarrengana, bisitariengana eta turistengana iristeko. Kanpainaren bidez, Mutrikurekiko lotura emozionala sustatzen da, nortasunari eta pertenentzia-sentimenduari helduz, Mutrikuko produktuak bereizteko identitate-marka bat sortuz.

Logotipo honekin, dendetarako linealak eta produktuei jartzeko pegatinak egin dira, erosleek erraz identifikatu dezaten herriko produktua zein den. Mutrikuko webgunean atal bat sortu da kanpaina honen inguruan eta online promozioa egingo den informazioa zabaltzeko. Kartel batzuk argitaratu dira, leku ezberdinetan jartzeko eta, azoketan, bertako produktua banatzen denean emango diren poltsak ere atera dira irudi berdinarekin.

«Honekin, herritarrak zein bisitariak bertako produktua erosi eta promozionatzera gonbidatu nahi ditugu.» azpimarratu dute udal arduradunek.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.