Ei! Berriak

Asteburu beltza Urbat Urkotronik taldearentzat

URBAT B taldeak 5-7ko emaitzarekin galdu zuen ostiral honetan

Lauroren aurka jokatu zuen itzulerako Play Out txapelketa
Lauroren aurka jokatu zuen itzulerako Play Out txapelketan
EIKIROLAK| Ez da izan asteburu ona Urbat Urkotronik taldearentzat. URBAT B taldeak 5-7ko emaitzarekin galdu zuen ostiral honetan ORBEAn Lauroren aurka jokatu zuen itzulerako Play Out txapelketako partida erabakigarrian (joanekoan 6-8 izan zen eibartarren alde).
Armaginek dena eman zuten eta bi zati on egin ostean (2-2ko berdinketa), urduritasunari amore eman zioten eta denboraldiko une erabakigarrian ezin izan zuten argi jokatu.
Horrelakoa da kirola, noizbait irabazi eta asko galdu egiten dira baina ikusleen txalo beroaren ondoren taldea animoekin zegoen maila lehenbailehen berreskuratzeko
Urbat Urkotronik Waterpolo taldeak Lauro taldea zoriondu nahi izan du «bere jarduera bikainerako eta txalo bero bat Urbati, mailari eutsi ezin dion arren partida positibo ugariez eta denboraldian zehar talde osoak izan duen hobekuntza handiaz gogoratu behar baitu».

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.