Ei! Berriak

Arrate Kultur Elkarteak XXIV. Eguen Zuriko Argazki Lehiaketa antolatu du

Lanak bidaltzeko epea zabalik dago martxoaren 20ra arte

Apirilaren 7tik maiatzaren 1era erakusketa bat egongo da aukeratutako 20 argazkiekin

EIBAR| Arrate Kultur Elkarteak XXIV. Eguen Zuri argazki Lehiaketa antolatu du  «Aratusteak» (hau da, inauteriak edo karnabalak) lemapean aratoste edo Karnabaletako oroitzapen fisikoa gera dadin. Argazkiek ez dute zertan Eibarko aratoste edo Eguen Zurikoak izan behar.

Parte hartu nahi duen ororentzat irekia dagoen lehiaketan parte hartzeko epea martxoaren 20ra arte zabalik dago eta argazkiak eguenzuri2022@gmail.com posta helbidera bidali beharko dira. Jasotako argazki guztien artean, epai mahaiak, 20 aukeratuko ditu eta horien artean 3 sari emango: argazki onenari, 160 euroko saria; bigarrenari, 100 euroko saria,eta hirugarrenari, 60 euroko saria.

Sarien banaketa Topalekuan antolatuko den erakusketaren irekierarekin batera egingo da, apirilaren 7an , osteguna, arratsaldeko 19:00etan.

Erakusketa

Aukeratutako 20 argazkiak ARRATE KULTUR ELKARTEKO Topalekuan erakusgai izango dira, apirilaren 7tik maiatzaren 1era,parte hartze nahikoa bada. Hautatutako lanen egileek ezin izango diote uko egin erakusketan parte hartzeari.

Beste baldintza batzuk:

● Modalitatea: Zuri beltzean nahiz koloretan, berdin da.
● Lanak: Gehienez 3 lan egile bakoitzeko. Beste lehiaketetan argitaratu edota saritu gabekoak. Epaimahaiaren esku egongo da argazkiak, banaka edo multzo gisa saritzea.
● Emate formatua: Irudiak JPG formatuan egon behar dira. Fitxategiak ezin ditu 6 Mega pasa. Edizioan askatasun osoa dago.

Izen ematea eta bidalketa
● Bai argazki bidalketa, bai izen ematea era digitalean egingo da.
● Honakoa eskatuko da: izen-deiturak, NAN, helbide osoa, telefono zenbakia, helbide elektronikoa, argazkiaren zenbakia eta izenburua.
● Fitxategiaren izena argazkiaren zenbakiarekin hasi behar du eta argazkiaren izenburuarekin jarraitu. Adib: 1_Muskerra.jpg ; 2_Kuku prakak.jpg…

Argazkiak erabiltzeko eskubidea
● Argazki sarituak elkartearen esku geratuko dira eta ez dira helburu komertzialekin erabiliko. Egileak, eskubide horiek uztearen truke, inoiz ezingo du lehiaketako sariaz gain beste ordainsaririk eskatu.

Oharrak
● Erakusketarako argazkiak ―saritu gabekoak― jaso ahal izango dira elkarteko bulegoan maiatzaren 2tik aurrera.
● Helbide elektroniko bidez jasotako argazki eta datuak epe honetan deuseztatzeko konpromisoa hartzen du antolakuntzak.
● Parte hartzeak baldintza hauen onarpena adierazten du.
● Baldintza hauetan kontuan izan ez den edozein arazo edo gertakari suertatuz gero, antolakuntzak konponduko du hobekien deritzon bezala.
● Informazio gehiago: bulegoan, 638284912 edo arratekultu@gmail.com

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.