Ei! Berriak

‘AMAK’ taldearen kontzertua gaur Elgoibarren

Abenduaren 10etik 18ra bitartean Kirol Argazki Lehiaketako argazki erakusketa egongo da ikusgai, 18:30etik 20:30era, bitartean Kultur Etxeko erakusketa gelan

Kontzertua Elgoibarko Herriko Antzokian izango da 20:30ean

ELGOIBAR.- Gaur, abenduak 10, AMAK taldeak kontzertua eskainiko du, Elgoibarko Herriko Antzokian, 20:30ean. Lau musikari, lau emakume eta lau ama. Taldearen izena ere lau letrek osatzen dute, hain zuzen ere taldeko kide bakoitzaren lehen lau letrekin: Alaitz Telletxea, Maixa Lizarribar, Amaia Oreja eta Kristina Solano.

Guztiek esperientzia handia dute eta plaza askotan ibili dira musikarekin eta trikitiarekin. Alaitz Telletxea Alatiz eta Maiderrekin; Maixa Lizarribar Maixa eta Ixiar taldearekin, eta Amaia Oreja eta Kristina Solano M-n Ezten taldearekin. Plaza eta eszenatoki askotan ibili ondoren, berriro elkartzen dira beren musika eskaintzeko, oraingoan Elgoibarren.

Eta 23:00etan, aldiz, Joan Colomok beste kontzertu bat eskainiko du Kultur Etxeko sotoan.

Abenduaren 10etik 18ra bitartean Kirol Argazki Lehiaketako argazki erakusketa egongo da ikusgai, 18:30etik 20:30era bitartean, Kultur Etxeko erakusketa gelan.

Bestalde, larunbatean, abenduak 11, 20:00etan, oilar-dema egongo da ikusgai Kultur Kafean.

Igandean, abenduak 12, aldiz, Butterfly Effect antzerki familiarra eskainiko dute Herriko Antzokian, 16:30ean.

Ostegunean, abenduak 16, ‘Luze edo motz’ ikuskizuna eskainiko dute Lilan, 18:00etan. Bertara joateko izen-ematea https://labur.eus/lila-ikuskizunak helbidean eman beharko da.

Zinema

Aste honetan, film bakarra egongo da ikusgai, hiru egunez

  • CAZAFANTASMAS: MÁS ALLÁ: larunbata 11 (19:00 eta 22:15), igandea 12 (19:00) eta astelehena 13 (21:00).

Sarrera arrunta 6 €. Gazte-txartelarekin: 3 €. Astelehena ikuslearen eguna: sarrera 4 €. Ez dira bonuak zigilatuko. Haurrentzako emanaldia: Haurrak 3,5 € / Nagusiak 5 €.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.