Ei! Berriak

[eiberri.eus] Elgoibarko ‘Euskara eta Ezkara’ jardunaldia martxan

Parte hartzeko izen ematea zabalik dago uztailaren 24ra arte
Urriaren 3an ospatuko da jardunaldia Elgoibarren

ELGOIBAR.-Euskara ala Ezkara Elgoibarren? Hori izango da aurtengo Euskara ala Ezkara jardunaldiaren izenburua. Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak eta Elgoibarko Udalak elkarlanean antolatzen diharduten jardunaldia, Dijitalidadea enpresaren lankidetzarekin. Urriaren 3an, larunbata, izango da eta egun osokoa izatea aurreikusten da.

2008an ekin zioten Euskara ala Ezkara zikloak antolatzeari, Gotzon Garate hil zen urte berean, hain zuzen ere. Ordutik, euskarari eta euskal kulturari lotutako gaiak (toponimia eta berbetia, kultura tradizionala, Nafarroa eta Iparraldea (kultura, historia…), kantagintza, euskara ingurune digitalean, euskalgintza eta feminismoa, kulturgintza…) plazaratu dituzte urtero-urtero, eta saiatu dira euskararen lurralde guztietako errealitateak gurera ekartzen.

Oraingo honetan, Elgoibarri, helduko diote. Elgoibarko euskalgintzaren eta kulturgintzaren DIAGNOSI BATERATUA ETA ADOSTUA egingo dute. Helburuen artean indarguneak, ahalguneak eta hobetzeko edo egiteko dagoena topatzea da.

80 lagun inguru bilduko dira Aita Agirre kulturgunean; hori da antolatzaileen asmoa. Elgoibarko euskara eta kultura jendea. Herrian euskalgintzan eta kulturgintzan diharduten 80 lagun. Elgoibarko euskalgintza eta kulturgintzaren egoerari buruzko interesa duten pertsonek uztailaren 24ra arte dute epea bertan izena emateko.

Informazio gehiago eta Izena emateko:

elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus / 943 741 626

euskara@elgoibar.eus / 943 744 366

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.