Elgoibartarra den Ibon Serrano Lasak irabazi du lehiaketa, aurkeztutako 13 kartelen artean

ELGOIBAR | Elgoibarko Udalak jakinarazten du “Erraldoien Abentura Berria: Dantzatik Sokamuturrera” izenburuko kartela dela 2026ko San Bartolome Jaietako programa ofizialaren azal irabazlea. Ibon Serrano Lasa elgoibartarrak sinatu du lan irabazlea, eta aurkeztutako 13 kartelen artean epaimahaiak hautatutakoa da. Saria 800 eurokoa da.
Udalak zorionak eman nahi dizkio Ibon Serrano Lasari bere lanaren eta sormenaren bidez jaietako irudi ofizial berria sortu izanagatik, eta eskerrak eman nahi dizkie lehiaketan parte hartu duten gainerako parte-hartzaile guztiei. Kartel irabazleak San Bartolome Jaietako programaren azala izango du, eta udan zehar udalerrian ikusgai egongo da.



