Ei! Berriak

Elgoibarko Eskola Kirolaren kuota ia erdira murriztuko da datorren ikasturtean

Izen-ematea maiatzaren 4an irekiko da eta berrikuntza nagusiak dakartza

Datorren ikasturteko Eskola Kiroleko izen-ematea maiatzaren 4an irekiko da

ELGOIBAR | Datorren ikasturteko Eskola Kiroleko izen-ematea maiatzaren 4an irekiko da Elgoibarren eta  22ra arte egongo da zabalik. Aldaketa hori ez da bakarra: ikasturte berriak hobekuntza  garrantzitsu batzuk ekarriko ditu, bai ekonomikoki bai programari dagokionez.

Iraupenerako dagokionez, Elgoibarren Eskola Kirola urrian hasten zen orain arte. Hurrengo  ikasturtean, aldiz, irailaren 14an hasiko da eta ekainaren 19an bukatuko da. Bi aste gehiago,  beraz, haurrek kirola egiteko eta taldekideekin gozatzeko.

Prezioari dagokionez, aldaketa are nabarmenagoa da. 112 eurotik 60 eurora jaitsiko da urteko  kuota, ia erdira. Gainera, gizarte izaerako laguntzak jasotzen dituzten familiek %70eko  deskontua izango dute eta urteko 18 euro baino ez dute ordainduko, kirol heziketa are  irisgarriago eginez.

Programari dagokionez, talde bakoitzak astean zehar bi saio izango ditu eta, hilero, bi  larunbatetan topaketa eta jardunaldi desberdinak antolatuko dira, egunerokotasunetik  haratago kirol esperientzia aberasgarriagoa eskaintzeko.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.