Ei! Berriak

Elgoibar txuri-urdinez jantziko da finala herriko kaleetatik bizitzeko

Programazioa 17.30ean hasiko da haurrentzako aupergi.margo tailer batekin

Elgoibarko  kaleak kolorez, musikaz eta emozioez beteko dira

ELGOIBAR | Elgoibarko Udalak final handiko girora bat egin du eta arratsalde jai bat antolatu du herritarrek partida historiko hau herriko bihotzetik bizi dezaten. Gaur, Elgoibarko  kaleak kolorez, musikaz eta emozioez beteko dira.

Arratsaldean 17:30ean hasiko da Kalegoen Plazan haurrentzako aurpegi-margo tailer batekin,  19:00ak arte iraungo duena.

Jarraian, 19:00etan, Gesaltza txaranga udalerrian zehar ibiliko da partidua hasi aurretik giroa  pizteko. Kalejira Kalegoen Plazatik abiatuko da eta honako ibilbidea egingo du: Santa Ana  kalea, Antonio Arrillaga (Korreosetik bueltatu), Kalegoen plaza, elizako kalejoitik Tantaka  tabernaurrean, pergolaren azpian, Aita Agirre plaza zeharkatuz, Kultur Etxeraino (Kalebarren  plaza), Errosario kaletik Kalegoen plazaraino igo, San Bartolomé kaletik King Kong-era jaitsi,  eta handik Maalako parkera, 20:40ak inguruan iritsiz. Kalejira 20:55ean bukatuko da.

21:00etan, pantaila handia Maalako parkean jarriko da partida denak batera ikusteko.  Elgoibar kalera ateratzen da, biltzen da eta finala merezi duen bezala bizitzen du: komunitate  gisa, emozioz eta herri osoaren indarrarekin Realaren alde.

Herritarrak gonbidatzen ditugu kalera ateratzera, giroa sortzera eta arratsalde historiko hau  batera gozatzera!

*Eszenatokiaren ondoan udalak ehun bat aulki jarriko ditu behar duenaren eskura

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.