Apirilaren 12an izango da Coliseo Antzokian

EIBAR.- Eibarko Koro Gazteak 10 urte betetzen ditu aurten, eta hori ospatzeko kontzertu berezi bat antolatu du apirilaren 12rako 20.30ean.
Taldea Juan Bautista Gisasola Musika Eskolaren baitan jaio zen 2009an. Sasoi hartan deialdi bat egin zen abestea gustoko zuten gazteen artean, eta zenbait froga eta gero talde txikia baina ilusioz betetakoa sortzea lortu zuten.
2016an “Forjarien Kanta” euren lehendabiziko musikala estreinatu zuten, Eibarko musika bandarekin batera. Esperientzia berri horren bitartez, interpretazioaren arloa gehitu zioten musikari. Elena Martin Lapeyraren zuzendaritzapean, 14 eta 20 urte bitarteko 100 gazte baino gehiago pasatu dira Eibarko Koro Gaztetik.


