“5.393 arrazoi” izeneko erakusketa ikusgai izango da, Mireia Agirrebeña Uberaren eskutik, urtarrilaren 19tik otsailaren 1era

EIBAR | Arrate Kultur Elkarteak hainbat jarduera antolatu ditu urtarrilaren amaierara begira. Alde batetik, “5.393 arrazoi” izeneko erakusketa ikusgai izango da, Mireia Agirrebeña Uberaren eskutik, urtarrilaren 19tik otsailaren 1era. Erakusketa astelehenetik ostiralera 18:30etik 20:30era egongo da zabalik, eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era. Horrez gain, bisita gidatua egingo da urtarrilaren 22an, 18:30ean, eta collage tailerra, urtarrilaren 27an, 18:30ean izango da.
Bestalde, kantu saio irekiak hamabostean behin egiten jarraituko dute astelehenetan; hurrengoa urtarrilaren 26an, 19:00etan izango da. Jardueren egitaraua osatzeko, San Blas opilak egiten ikasteko ikastaroa antolatu dute urtarrilaren 31n, 11:00etatik 13:00etara, Edurne Zenarruzabeitiaren eskutik. Bazkideentzat doakoa izango da, eta bazkide ez direnek 5 euro ordaindu beharko dute. Izena emateko: arratekultu@gmail.com edo 638 284 912.


