Ei! Berriak

Orbea kiroldegiko erabiltzaileak:»Kirol instalazio duinak merezi ditugu»

Alkateari gutun bat idatzi diote eta dagoeneko 200 sinadura bildu dituzte

 

ZUREBERRI|  Eibarko Orbea kiroldegiko erabiltzaileek Alkateari zuzendutako gutun bat idatzi dute eta dagoeneko 200 sinadura bildu dituzte instalazioaren egoera adierazten duen idatzia babestuz.

Gutun osoa:

Orbea kiroldegiko sarreran “Kirolaren Europar Hiria 2023” irakurri dezakegu, baina behin sarrerara sartuz gero ohartuko gara atezainen atzean dauden ateetako markoak hautsita daudela eta bertako erabiltzaileak izanez gero denbora luzaroan konpondu gabe daudela esan dezakegu, horrek ematen duen itxurarekin.

Urte berria hasita, kiroldegiko eta spa-ko bonuak berriztu ditugu. Jarduera fisikoa egitea osasunerako ondo datorkigu eta gustura joaten gara, baina kirol instalazio duinak merezi ditugulakoan gaude.

Instalazioan orokorrean ,margoketa lana egitea ezinbestekoa da, mantxa ikaragarriak bai hormetan bai sapaietan, hezetasunaren eta itokinen ondorioz. Ateren baten maratilarik ez.

– Hilabeteak daramagu spa ez dagoela bere osotasunean martxan. Ordaindu dugu (igoera barne):
o Noizko konponduko duzue igerilekuko putzua? Hilabeteak darama izorratuta.
o Sauna hezearen egoera tamalgarria da, abuztuan itxita egon arren ez da egoera aprobetxatu berrizteko. Irailean bueltatu eta egoera berdinean aurkitu genuen. Ondoren sauna matxuratu zen eta hilabeteak dira itxita dagoela. Noizko sauna hezea?
o Sauna hezean batzutan, usain txarra somatzen da. o Ohe beroak egoera kaskarrean daude.
o Aldagelan hezetasuna dago azken hilabetean, zergatik eta noizko konpontzea aurreikusten duzue?
o Bonua ordaindu eta spa astebete itxita egon zen. Erabiltzaileak informatuta egotea ez litzateke gaizki egongo, galdetzen dugun bakoitzean ez baitugu erantzunik jasotzen.

– Gimnasioak ere badauka zer hobetu:
o Lurra berriztu da eta jada ondulazioak dauzka.
o Bizikletak eta eliptikak zeharo zaharkituak daude. Hilabeteetan bostetik hirukin egon gara, baten bat konponduta ekarri arren oraindik bizikleta guztiak herdoilduta daude, jarlekuak hautsita eta altuera aldatzeko mandoak ez daude ondo.
o Makina askoren heldulekuetako gomak hautsita eta itsaskorrak daude eta beste hainbatek ez daukate gomarik.
o Pesa batzuk ez daukate babesik, ondorioz, teorian pisu berdina izan beharko luketen bi pesak, ez dute berdin pisatzen. Eta babesik ez izateak lurra izorratu ahal dute.
o Haizegailu batek zarata handia ateratzen du, baina bero handia egiten duenez martxan egoten da. Bertako bentilazioa ez da batere ona.

o Zokalo batzuk hautsita daude eta punta zorrotz-zorrotza dute, horrela denbora daramate eta zauriren bat egiteko arriskua daukagu.
o Duela hilabeteak paperik ez dago.
o Kristalera handia mugitu egiten da, norbait bertan apoiatuz gero erortzeko arriskua dauka.

Erabilera anitzeko geletan bero handia egiten du, ez da nahikoa bertako haizegailuekin.

Igerilekutik jaisten den eskaileretako hormaren goialdean sekulako zuloa dago, urtebete izango da horrela dagoela.
Igerilekuko sapaia zulatuta dago, igerilekutik jaisteko eskilara bat falta da, komuneko pultsadorea izorratuta dago, larrialdietako atearen itxitura apurtuta dago eta igerilekutik behera jaisteko igogailuaren botoia hautsita dago, irisgarritasuna ez delarik bermatzen.

NOIZ ARTE HORRELA ALKATE JAUNA?

Zure erantzunaren zain gelditzen gara.

Orbeako erabiltzaileak.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.