Programazioa otsailaren 28tik martxoaren 4ra bitartean luzatuko da

SORALUZE| Bihar hasiko dira Soraluzen antolatu dituzten hiru eguneko Aratoste Jaiak. Programazioa otsailaren 28tik martxoaren 4ra bitartean luzatuko da, eta Udalak eta herriko hainbat eragilek antolatu dute.
Ospakizunak Euskal Aratoste Egunarekin hasiko dira bihar, otsailak 28an. Larunbatean, mozorro-lehiaketa egingo da, eta martitzenean, berriz, haurren dantza-erakustaldia.
Musika animazioa ere ez da faltako, Lisker eta DJ Kaktus taldeen kontzertuekin eta Latuna Bando (Eibar-Soraluze) txarangarekin. Aurten, gainera, gaiteroen soinuek alaituta, Iruñeko erraldoiek ere parte hartuko dute ospakizunetan.
EGITARAUA
Otsailak 28
EUSKAL ARATOSTEAK
15:15: Haurren kalejira eta dantzak, ikastetxetik Zubi Nagusira.
16:30: Txokolate-jana, Kontzejupean.
Jarraian, Iruñeko Donibane Auzoko erraldoiak, herrigunean.
18:30: Dantza herrikoiak, herrigunean.
Martxoak 1
ARATOSTE ZAPATUA – MOZORRO LEHIAKETA
«Marrazki bizidunak»
13:00: Photocallaren irekiera, Kontzejupean.
Lehiaketaren oinarriak HEMEN.
13:00: Latuna Bando txaranga, herrigunean.
18:00: Dantzaldia, Lisker taldearekin, karpan.
Martxoak 4, martitzena
ARATOSTE MARTITZENA
17:00: Dantza-erakustaldia, kiroldegian.
17:45: Gaitero eta buruhandiak, herrigunean.
18:30: Dantza eta musika DJ Kaktusekin, karpan.
20:00: Mozorro-lehiaketako sari-banaketa, karpan.


