Ei! Berriak

Mutrikuko VIII. Ziriako Andonegi Mikroipuin Lehiaketa martxan

Lanak aurkezteko azken eguna martxoaren 25ean izango da

Mikro ipuin lehiaketa Mutrikun
Mikro ipuin lehiaketa Mutrikun

MUTRIKU| Mutrikun martxan dago VIII. Ziriako Andonegi Mikroipuin Lehiaketa eta lanak aurkezteko azken eguna martxoaren 25ean izango da.

Edonork parte hartu ahal izango du lehiaketan, eta partehartzaile bakoitzak nahi beste lan aurkeztu ahal izango ditu. Lanak euskaraz idatziak, originalak eta argitaratu gabeak izan beharko dira. Gaia librea izango da eta, gehienez, 100 hitz idatziko dira.

Hiru sari banatuko dira. Alde batetik lan onenak, 18 urtetik gorakoentzat 500 euroko saria izango du. Mutrikuarren arteko lan onenak 200 euro, eta gazteen arteko lan onenak, 18 urtetik beherakoentzat, 200 euro.

Egile bakoitzak sari bakarra jaso ahal izango du eta Google Inprimakiak (Google Forms) bitartez entregatuko dira lanak. Inprimakia betetzerakoan egilearen datu guztiak bete beharko dira, nortasun agiria barne, eta baita goitizena ere. Horrez gain, bidalketan idazlanaren fitxategia atxikituko da, goitizenez sinatua.

Epaimahaia Mutrikuko Kultura Batzordeak izendatuko du eta hartzen duen erabakia aldaezina izango da.

Bestadel, oinarrien arabera aurkeztutako lanek maila egokirik ez balute, sariak eman gabe gera litezke. Mutrikuko Udalak beretzat gordetzen du saritutako lanak argitaratzeko eskubidea, egileen izenak aipatuta beti ere.

Sari banaketa apirilaren 10ean izango da Zabiel kultur etxean

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.