Ei! Berriak

«Ama*, Eme*, Ume*» liburuaren aurkezpena asteartean Soraluzen

Soraluzeko Emakumeon* Ahalduntze Eskolaren udazken-neguko egitaraua amaitzear dago

Argazkia: Ander Gillenea
Aurkezpena Tolarekua aretoan izango da 18:30ean. Argazkia: Ander Gillenea

SORALUZE| Soraluzeko Emakumeon* Ahalduntze Eskolaren udazken-neguko egitaraua arrakastatsua izaten ari da eta datorren martitzenean, otsailaren 11n, izango da hurrengo hitzordu irekia emakume zein gizonentzat «Ama*, Eme*, Ume*» liburuaren aurkezpenarekin.

Soraluzeko Emakumeon* Ahalduntze Eskolaren udazken-neguko egitarauak harrera oso ona izan du; izan ere, arrakasta handikoak eta jendetsuak izan dira orain arte antolatutako ekintza guztiak. Udazken-neguko programazioari otsailean zehar emango zaio bukaera Ama*, Eme*, Ume* liburuaren aurkezpenarekin eta Soraluzeko Emakumeon* Topaketarekin.

Erika Lagomak eta Estitxu Fernandezek feminismotik eta amatasunetik pentsatu eta gauzatu dute liburua, hamahiru lekukotasun jasoz, hamaika ama eta bi aitaren testigantza bana: bikotedunak eta bikotegabeak, heterosexualak eta homosexualak, amabakarrak, adoptatzaileak, ama ez izatea erabakitakoak… Askotarikoak dira esperientziak eta bizikizunak, ugariak iritziak eta desberdinak mundu-ikuskerak; guztiak ere aberasgarriak eta zer pentsatua ematen dutenak.

Liburuaren aurkezpenaren ondoren idazleekin solasaldia egongo da. Aurkezpena Tolarekua aretoan izango da 18:30ean eta bertan zaintza zerbitzua egongo da, aurrez, izen-ematearekin batera eskatuta. Otsailaren 9a izango da zaintza zerbitzua eskatzeko azken eguna.

Izena emateko online, ondorengo galdetegia bete behar da: Ahalduntze Eskolako izen-ematea.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.