Gazta ezezik sagarretik ekoizturiko produktuak egongo dira

EIBAR| Datorren urriaren 6an, igandean, Debabarreneko gazta azoka ospatuko da Eibarren. Ekintza hau Eibarko Udalak antolatzen du DEBEMEN, Debabarreneko Landa Garapen Elkartea eta azokan parte hartuko duten ekoizleen laguntzarekin batera.
Goizeko 10:00etatik 14:00etara izango da Eibarko Untzaga Plazan hiru gaztagileren parte-hartzearekin: Beñat Egaña (GOIENETXE Baserria -Mutriku) – Ardi gaztarekin, Nagore Martin (EGOTZA Baserria – Soraluze) – Ahuntz gaztarekin eta Iñaki Ansola (MAUSITXA Baserria – Elgoibar) – Idiazabal jatorri izendapena duen ardi gaztarekin.
Bestalde, sagarretik ekoizturiko produktuak (Sagardoa, mermelada, sagar dultzea, sagar ozpin ekologikoa…) erosteko aukera ere izango da Elgoibarko Lizagaar Satartokixaren eskutik.


