Ei! Berriak

Eibarko Kezka dantza taldeak Arrateko ezpata-dantza erakutsi zuen Iruñean

Eibarko taldea jaialdira gonbidatu zuten Iruñeko Duguna udal dantza taldearen 75. urteurrena zela eta

Argazkia: Kezkako dantzariak Iruñeko udaletxearen aurrean. Argazkia: Amaia Visus.
Argazkia: Kezkako dantzariak Iruñeko udaletxearen aurrean. Argazkia: Amaia Visus.

EIBAR| Iruñeko Duguna udal dantza taldearen 75. urteurrena zela eta, Eibarko Kezka dantza taldea jaialdira gonbidatu zuten, Arrateko ezpata-dantza erakusteko. Hala, Burgoen plazan eta Gazteluko plazan egin ziren emanaldietan jendetza bildu zen, eta harrera beroa egin zieten dantzari eibartarrei.

Kezkako dantzariez gain, San Lorentzoko dantzariak (Iruñea), Igartzako ezpata-dantzariak eta erraldoiak (Beasain), Gamere-Zihigako dantzariak (Zuberoa), Tarragonako Ball de Bastons-eko dantzariak (Tarragona), Ezpelur erraldoien konpartsa (Barañain), Iruñeko erraldoien konpartsa (Iruñea) eta Duguna – Iruñeko dantzariak izan ziren jaialdian.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.