Epamahaiak arratsaldean emango du jakitera irabazleen izenak

EIBAR.- Datorren igandean Eibarko Artisten Elkartearen eskutik XLI. Aire zabaleko pintura lehiaketa ospatuko da.
09:00etan hasiko da lehiaketa izen-ematearekin eta 11:00etan hasiko dira lehiakideek margotzen. Betiko lez teknika eta gaia libreak izango dira, baina lanek 14:00etan amaituta egon beharko dute.
Arratsaldean epaimahaiaren erabakia emango da jakitera eta, ondoren, sariak banatuko dira. 3 kategoria desberdin egongo dira: nagusiak, jubenilak eta infantilak, eta bakoitzak dagozkion sariak izango ditu.


