Ei! Berriak

Naturari buruzko zinema Elgoibarren film eta dokumentalen proiekzioarekin

Lehenbizikoa gaur izango da Herriko Antzokian 21:00etan

Lehen proiekzioa gaur izango da Herriko Antzokian

ELGOIBAR | Elgoibarko Baso Biziak, Karakate Bizirik-ek eta Morkaiko Mendizale Elkarteak bat egin dute elkarrekin, irudiaren bidez ingurumen-abusuak salatu eta sentsibilizatzeko. Proiektu honen helburu nagusia gure ingurune naturalarekiko ezagutza eta errespetua indartzea da.

Elgoibarko Udaleko Kultura Sailarekin eta Ongarri Zineklubarekin lankidetzan, natura eta ingurumenaren kontserbazioa ardatz dituzten film eta dokumentalen proiekzio batzuk egingo dira. Saioak Herriko Antzokian izango dira, 21:00etan hasita, egun hauetan:

  • Urtarrilak 10: ‘QUESO DE CABRA Y TÉ CON SAL`. (Jatorrizko hizkuntza) VOS
  • Otsailaren 7an: HONEYLAND
  • Martxoak 13: GANADO O DESIERTO

Proiekzio bakoitzaren helburua da gaur egun aurre egin behar diegun ingurumen-erronkak argitzea eta gure ingurune naturala babesteak duen garrantziari buruzko kontzientzia handiagoa sustatzea.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.