Izen ematea zabalik dago abuztuaren 3ra arte

MALLABIA.- Datorren abuztuaren 16an, San Roke egunean, Mallabiko jubilatuen bazkaria ospatuko da Andra Mariko jaien barnean. Hau dela eta izen ematea zabalik dago datorren abuztuaren 3ra arte.
Izena ematea Mallabiko Udaletxean egin behar da eta izena eman ondoren bateren batek ezin badu joan abisatu egin beharko du epearen barnean udaletxean bertan.
Bazkaria, doanezkoa da eta Kontzejuzarrean abuztuaren 16an izango da 14,15ean.


