Ekainaren 3ra arte egongo da zabalik

MALLABIA | Mallabiko Udalak ekainaren 3ra arte ireki du udalekuetan izena emateko epea. 4 eta 16 urte bitarteko haurrentzat zuzendutako udalekuak ekainaren 27tik uztailaren 22ra bitartean izango dira, astelehenetik ostiralera 9:30etik 13:00etara.
Guztira 60 plaza egongo dira eta udalerriko umeek lehentasuna izango dute. Familientzako informazio-bilera ekainaren 23an izango da, 18:00etan, parkeko aterpean. Izen-emate orriak Kultur Etxean daude eskuragarri.


