Ei! Berriak

Ostiral honetan hasiko da Mallabiko Korrika kulturalaren programazioa

Lehen ekitaldia «Ardo kantaldi maridatua» izango da probalekuan

Ekitaldi desberdinak antolatu dituzte Mallabian

MALLABIA | Korrika apirilaren 1ean helduko da Mallabira goizeko 8:36an Areitio gainetik. Hori dela eta martxoaren 25tik apirilaren 3ra arte Korrika Kulturala antolatu da jarduera ezberdinekin Horrela, martxoaren 25ean, “Ardo kantaldi maridatua” ekitaldia izango da 19:00etan probalekuan, eta martxoaren 27an Korrikaren aurkezpena egingo da 12:00etan Mintzodromoarekin. 13:00etan, berriz, dantza erakustaldia eta petoen salmenta egongo da, KM erosleekin argazkia eta ondoren irakurketa Mallabiko plazan, Gazte Alai Dantza Taldea, Mallabiko Berbalagun eta Kaltxango AEKren
eskutik.

Apirilaren 1ean, Korrika pasatuko da 8:36an Mallabitik eta 15:00etan Korrika Txikia eta jolasak egongo dira, 16:00etan Guraso Elkarteak prestatutako askaria eta 17:00etan “Baserriko porrusalda” haurrentzako ikuskizuna parkean.
Bukatzeko apirilaren 3an, Superigandea ospatuko da goizean, haurrentzako jolasekin eskolako frontoian eta arratsaldean, “Zutik” pelikula Kontzejuzarrean A.D Mallabia F.Tren eskutik.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.