Arratsaldean ‘Feminismoa eta euskara’ berbaldia eta gauean bertso-afari feminista antolatu dute

Leire DE BLAS
EIBAR.- Ostiral honetan ospatuko da arratsaldeko 16:30ean Udaletxeko patioan ‘Hamaika berbaldi’ egitasmoaren barruan ‘Feminismoa eta euskara’ berbaldia Idurre Eskisabel eta Lorea Agirreren eskutik. Norbaitek ostiralean Lorea eta Idurreri galderak egin nahi badizkio aukera du aurretiaz galdera horiek hurrengo helbidera bildalita:
Berbaldiaren ostean poteo girotua egongo da jendea jai eta giro onean sartzeko eta 21:00etan bertso-afari feminista antolatu dute. Bertso-afari feminista kultu tabernan da. Datozen gonbidatuak Maialen Lujanbio, Miren Amuriza eta Nerea Ibarzabal dira eta gaia jarriko duena Desirée Magro izango da. Sarrerak Kultu tabernan erosi behar dira. Soldatadun pertsonentzako sarrerak 20 euro kostatzen du eta soldatarik gabeko jendearentzako 15 euro. AKEBAIk antolatzen duen bosgarren berbaldia da, baina oraingo honetan Arrate Kultur Elkartea, Nalua Eibarko talde feminista, eta Hankamotxak bertso eskolarekin lankidetzan aritu dira.


