Gaur 12.00etan kontzentrazioa egongo da Udaletxearen aurrean

MALLABIA.- Eguerdiko 12.00etatik aurrera ospatuko du Mallabiak Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Eguna. Horrela, eguerdian kontzentrazioa egongo da udaletxearen aurrean «Emakumeak Planto!» lemapean.
Gaurtik aurrera ere erakusketa izango da eskolan ‘Eskolako Amak gaur gure protagonistak’ izenekoa
Bihar, Martxoak 9, Mallabiko I. Kromorea ospatuko da 17.30ean irtengo dena eskolatik eta amaiera parkean izango da. Bukaeran parkean jolasak eta meriendatxoa egongo da
Martxoak 11, igandean antzerkia egongo da ‘Modelo Clowntrapublicitaria’ izeneko antzezlanarekin 12.30ean Kontzejurrean Nahikari Emakume Elkarteak antolatua


