Uztailaren 23an ospatuko da Kuadrilla Eguna

MENDARO| Uztailaren 23an, larunbatez, ospatuko dute Mendaron Kuadrilla Eguna, eta ohiko eran, paella lehiaketa ospatuko da.
Guztira 458 lagunek eman dute izena, 28 kuadrillatan banatuta. Udalak 77 mahai eta 41 su jarriko ditu eta baita arroza, oilaskoa, olioa eta gatza ere.


