Eguerdiko 12:30tan Untzaga plazan. Eguraldia laguntzen badu kanpoan egingo dute emaldia
EIBAR | Urtero bezala, Gabonak heltzear daude eta Usartza Txistulari taldeak aurten ere Gabonetako kontzertua eskainiko du. Abenduak 22, eguerdiko 12:30ean Untzaga plazan. Eguraldia laguntzen badu kanpoan egingo dute eta egun euritsua izanez udaletxeko arkupetan.
Usartza Txistu taldea, Metal boskotea, perkusioa eta JBG Musika eskolako txistu ikasleak parte hartuko dute. «Doinu herrikoiak, euskal gabonetako doinuak europar doinuak eta amerikar doinuak entzuteko aukera egongo da. Doinu alaiak eta rock , swing erritmotan», azaldu dute elkartetik.