Gainontzeko taldeek kontraste handiko emaitzak lortu zituzten

EIKIROLAK | Orokorrean kontraste handiko asteburua izan da Eibarko waterpolo taldeentzat bere mailatik urrun geratuz.
Ostiral gauean Euskal Herriko lehen mailan senior B-k galdu egin zuen Getxoren aurkako 10-11ko partida parekatu baten ondoren. Larunbat eguerdian haurren Urbat Gorriak 18-10 gainditu zuen Waterpolo Navarra eta ordu batzuk geroago kadeteak Nafarroaren aurka 6-7 galtzen zuen azken minutuan.
Arratsalde erdian alebin mistoek erraz irabazten zuten Easoren etxean eta Urbat Beltzak 7-9 galtzen zuen Easoren aurka.
Eta igandean aldiz, emakumezko seniorra 7-16 nagusitu zen Logroñon eta bigarren mailan URBAT 21-14 galtzen ari zen Palman Ciutaten etxekoen aurka. Eibartarren defentsa bigunegiak gauzak erraztu zizkien etxekoei.
Hurrengo urteko partidan Urbatek burua altxatu beharko du puntuak lortzen jarraitzeko.



