Ia kategoria guztiek galdu zuten asteburuko partidetan

EIKIROLAK| Asteburu guztiak ez dira berdinak eta San Andreseko jaiek eragina izan dute Urbat Urkotronik taldeetan.
Gizonezkoen senior taldeak konpromiso zaila zuen Badia, sailkapeneko liderra, hartzeko. Izan ere, partidak iragarpenak baieztatu zituen, emaitza 9-12koa izan baitzen kataluniarrentzat.
Bestalde, emakuzmekoen taldeak ere final mingotsa izan zuen Santoñan, partida gogor baten ondoren azken segundora jaitsi baitira (10-9).
Senior B-k 9-5 galdu zuen Nafarroa Bren aurka, eta haur mailako bi taldeek 15-3 galdu zuten Nafarroaren aurka eta 34-3 irabazi Larrainaren aurka.
EMAITZAK



