Nahiz eta sailkapeneko lehenengoaren, Poble Nouren, aurka galdu

KIROLAK | Nahiz eta sailkapeneko lehenengoaren, Poble Nouren, aurka galdu (Eneko Treviño eibartarra kapitaina da), pozik egoteko arrazoiak daude: partida, lehen kanporaketa bukatuta, garrantzirik gabe sartzen da sailkapenaren amaierara, eta talde armaginak lekua eman die gazte batzuei eta B taldeko jokalari batzuei, eta, hala ere, taldeak waterpolo ona jokatu du, azken 3 minutura arte. Datorren larunbatean beste talde indartsu batek egingo dio bisita Donostiari, Badiak.
URBAT URKOTRONIK 7
POBLE NOU 12
Ostiral gauean berriz B taldeak bikain gainditu ditu final-zortzirenak eta final-laurdenetan ikusiko du Askartza B-rekin Orbean datorren asteburuan.
LAURO 7
URBAT URKOTRONIK B 11



