Ei! Berriak

Sukaldaritza osasungarriko tailerra ospatuko da Deban

Tailerra Ozio-Bide gunean egingo da apirilaren 29tik ekainaren 3ra

Interesdunek Debako Turismo Bulegoan eman dezakete izena edo 943 19 24 52 telefonora deituz.
Interesdunek Debako Turismo Bulegoan eman dezakete izena edo 943 19 24 52 telefonora deituz.

DEBA| Debako Udala, CEBANC-ekin lankidetzan, sukaldaritza osasungarriaren tailerra antolatuko du apirilaren 29tik ekainaren 3ra. Tailerra doakoa izango da, eta Ozio-Bide gunean egingo da, astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 20:00etara.

16 urtetik gorako pertsonei zuzenduta, tailerra euskaraz emango da eta edukiera mugatua izango du, gutxienez 8 eta gehienez 15 parte-hartzailerekin. Plazak zozketa bidez esleituko dira, eta parte hartzaileek % 80 asistentzia betetzea eskatzen da. Eskaerek libre dauden plaza kopuruak gainditzen baditu, zozketa egingo da jasotako izen-emateen artean, eta lehentasuna emango zaie Deban erroldatuta dauden lagunei.

Izen-ematea

Izen-ematea Turismo Bulegoan egin daiteke edo 943 19 24 52 telefono zenbakira deituta. Plazak betez gero, zozketa egin ostean, kanpoan geratzen direnekin itxaron-zerranda sortuko da.
Debako Udalak tailer honetan parte hartzeko gonbita luzatzen die herritarrei, sukaldaritza modu osasungarri eta dibertigarrian ikasteko.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.