Emanaldia zapatuan izango da 20:00etan

EIBAR | Zapatu honetan, hilaren 9an, Eibarko karmeldarren elizan kontzertu sakroa eskeiniko dute , Sostoa Abesbatza eta Oñati abesbatzek. Emanaldia arratsaldeko 20:00etan izango da eta maiatzaren 1ean Oñatin eskainiko dute kontzertu bera.»Kontzertu sakroa eskainiko dugu, tartean, Aita Madinaren heriotzaren 50. urteurrena da, eta testuinguru horretan, bi abesbatzek Aita Madinaren Tantum ergo kantuaren estreinaldia egingo dute –Europa mailako estreinaldia izango da–», azaldu dute antolatzaileek.
Kantu horrez gain, hainbat abesti eskainiko dituzte bi abesbatzek, Mirengu Plazaolaren zuzendaritzapean.


