Milaka pertsona atera gau hotzari eta euriari aurre eginez
DEBABARRENA | Milaka pertsona atera dira kalera bart, gau hotzari eta euriari aurre eginez, 24. Korrikari harrera beroa emateko. Eskualdeak «Harro Herri» leloa bere egin du, lekukoa herriz herri eta auzoz auzo eskuz esku pasatuz, gaur Bilboko helmugarako bidean indarrak biderkatuta.
Gaur eguerdian, Bilboko Areatzan ezagutuko dugu barruko mezu sekretua, baina Durangaldeak bere mezua bidali du dagoeneko: euskara bizirik dagoela, eta eskualde honek ez diola pausoa emateari utziko.


