Hitzordua telefonoz eta gotanta.eus webgunearen bidez egin ahal izango da

MENDARO| Aurtengo lehenengo odol ematea martxoak 14an izango da Mendaron, arratsaldeko 17.00etatik 21.00etara, Ikastolan eta herritar orori deialdia egiten diote Odol Emaileen Mendaroko delegaziotik, web bidez edo telefonoz txanda hartu eta bertaratzeko.
Txanda hartzeko orduan berrikuntzak daude. Alde batetik, beti bezela, telefonoz hartzeko aukera zabalik egongo da ostegunean goizean hasita. Baina Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak Gotatanta izeneko plataforma bat sortu du, non txanda har daitekeen dagokion herrian.
Aukera izango du odol emaileak txanda hartzeko astelehenetik asteazkenera bitartean, ondorengo link-aren bitartez: GOTATANTA.EUS. Bertan, Mendaro aukeratu behar da, baina inguruko herrietako odol emate saioen berri ere izango da eta izena emateko aukera zabaltzen da. «Gogoratu, txanda hartutakoan mezu bat jasoko dutela erreserba ondo egin dela adierazten. Mezu hori jaso gabe, ez dago prozesua bukatuta» azaldu dute Odol Emaileen Mendaroko delegazioko arduradunek.
Eta Gotatanta bitartez hartzen ez diren txandak telefonoz eskeiniko dira, 632403795 zenbakian, ostegunetik ostiral eguerdirarte.


