Hamabostean behin izango dira saioak martxoaren 4an hasita
EIBAR| Joan zen otsailaren 19ean Arrate Kultur Elkarteak Kantu saio bat antolatu zuen euskal kanta tradizionalen doinu eta letrak ezagutu, ikasi eta abestuz gozatzeko lagunarteko saioak antolatzeko asmoarekin. Ekitaldi honek izan zuen harrera ikusita orain talde bat osatzea lortu da eta hamabostean behin, astelehenetan 19:00retan Arrate Kultur elkarteko lokaletan elkartzeko aukera izango da, martxoak 4an hasita.



