Ei! Berriak

Ibarrola-Osesek lehen postua lortu dute Binakako Txapelketako azken sailkapenean

Azkeneko jardunaldiko azken tantoan erabaki dira Binakako Txapelketa Nagusiko finalerdietan

Emakume Master Cup Elgoibarren
Finalerdi ikaragarri orekatu eta ikusgarriak espero dira Laudiorako hurrengo igandean, martxoak 23

EIKIROLAK| Kaleko hotzari aurre egiteko leku gutxi aproposagorik Elgoibarko Ikastolako frontoi apaina baino, are gehiago, ezin orekatuagoa izan den Urrezko Ligaxkaren sailkapena ezagutzeko azken partidako azken tantora arte itxaron behar izan denean. Asko zegoen jokoan eta harmailak ere goraino bete dira gauzak gori-gori egon diren azken jardunaldia bertatik-bertara ikusteko eta, azkenerako Ibarrola-Osesek Arraiza-Gaminderen aurka 22-20 galdu badute ere, eurentzat izan da azken sailkapeneko lehen postua. Gauzak horrela, bikoteko aurrelari titularra den Goiuri-Zabaletak eta Osesek Arrizabalaga-Bergararen aurka jokatuko dute lehen finalerdia Laudion eta Arraize-Gaminde eta Etxegarai-Arrillagaren artean banatuko da finalerako azken txartela.

Gauzak gori-gorian egon dira azken unera arte, puntutarako berdinketak ligaxkan egindako tanto kopuruarekin hausten baitira eta azkenerako hiru tantoren aldeagatik bakarrik, Zabaleta-Osesentzat izan da lehen puntua. Azkeneko postuari ihes egiteko lehia are estuagoa izan da eta tanto bakarrak kondenatu ditu Arrizabalaga-Bergara. Ezbairik gabe, oreka eta emozioa izan dira Urrezko Liga berritzaile honen ezaugarri nagusienak eta esaterako, lehen fasean, jokatutako hiru partidak irabazita lehen postuan amaitu zuten Arrizabalaga-Bergarak azken lekuan amaitu dute final laurdenetako fase hau. Gauzak horrela, finalerdi ikaragarri orekatu eta ikusgarriak espero dira Laudiorako hurrengo igandean, martxoak 23, ETB-ko kamarak zuzenean direla.

Aurretik, ohi bezala, Elgoibarko Udalak egindako emakumeen pilotaren aldeko apustuak erantzun bikaina izan du pilotazaleen aldetik eta ikusleek goi mailako partida batez gozatu ahal izan dute, gogorra, lehiatua eta azken tantora arte, inork amorerik eman ez duena. Zabaletaren lekua bete duen Ibarrola oso indartsu itzuli da bere lesiotik, baina azkenerako Arraiza eta Gaminde gehiago izan dira eta lehen puntua eskuratzeko balio izan ez badie ere, finalerdietara moralez gainezka heltzeko garaipen ederra eskuratu dute.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.