Ei! Berriak

Hil bukaerako feria eta Debabarreneko Gazta azoka, larunbatean Elgoibarren

Hileko azken larunbatetako ganadu feria ere egongo da

Azokak ostiral honetan izango dira

ELGOIBAR | Datorren apirilaren 30ean, larunbata, Hil bukaerako feriaren edizio berri bat ospatuko da Elgoibarren. Oraingoan, Debabarreneko Gazta Azoka ere ospatuko da. Azoka hauek Debemen elkarteak antolatzen ditu Elgoibarko udalarekin elkarlanean. Goizeko 9etatik eguerdiko 14:00etara bitartean, ondoren aipatzen diren baserritar, ekoizle eta gaztagileak egongo dira kalebarren Plazan kokaturik, ekoizten dituzten produktuak saltzeko asmoz.

BASERRITARREN POSTUAK:
 LIZUNDIATXABOLA Baserria: Barazkiak…
 “LIZAGASAR”: Menbrilloa, sagar purea, mermeladak, zukua, sagardoa…
 ZORTZIKO EZTIA
GAZTAGILEEN POSTUAK:
 EGOTZA ahuntz gazta (Soraluze)
 AXELEKU behi gazta (Mallabia)
 GOIENETXE ardi gazta (Mutriku)
 MAUSITXA ardi gazta (Elgoibar)
 SOSOLA ardi gazta ekologikoa (Eibar)

Horrez gain, Elgoibarren ospatzen den hileko azken larunbatetako ganadu feria ere egongo da.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.