Ei! Berriak

Gabonetako parkea haur eta nerabeentzako Lekueder parkean urtarrilaren 2tik 4ra

Dibertimendua Lekuederreko karpan adin desberdinetarako jarduera eta jolas espezifikoekin

Lekuederreko karpan urtarrilaren 2, 3 eta 4an

ELGOIBAR | Udalak haur eta nerabeentzako Gabonetako parkea antolatu du Lekuederreko karpan urtarrilaren 2, 3 eta 4an. Guneak hainbat jolas eta atrakzio izango ditu, adin-tarte desberdinetara egokituak, Gabonetako oporretan ingurune ludiko eta segurua eskaintzeko helburuarekin.

Parkearen ordutegia 11:00etatik 14:00etara izango da goizez eta 16:30etatik 19:30etara arratsaldez. Jarduerak egunez egun antolatuko dira,  parte-hartzaileen adinaren arabera:

  • Urtarrilak 2: 2007 eta 2012 artean jaio direnei zuzendua. Talde honek honako atrakzio hauek izango ditu:
    • Saskia puzgarria
    • Puntuazio porteria puzgarria
    • Atari-Pong
    • Batak
    • Indarrezko mailua
    • Futbol potentzia
    • Habilidadeko bolantea
  • Urtarrilak 3: 2013 eta 2018 artean jaio zirenentzat, honako jarduera hauekin:
    • Barredora
    • Atari-Pong
    • Batak
    • Palen mahaia
    • Futbol simulagailua
    • Habilidadeko pilotak “Grabedade zero eremua”
  • Urtarrilak 4:2019 eta 2024 arteanjaio zirenentzat, honako jarduera hauekin:
    • Santa Fe trena
    • Oihan Ludoteka
    • Txikitren puzgarria
    • 2 ohe elastiko

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.