Ei! Berriak

Euskarazko kontzertu eta kultur ekintzak Debako Plaza Zaharrean uztailean zehar

Uztaileko ostiral guztietan 22:00etan: antzerkia, literatura, kontzertu akustikoa, bertsoak eta askoz gehiago Plaza Zaharrean, Iturri Ondoan programazioaren eskutik

Plaza Zaharra kontzertu eta kultur ikuskizun berezien erdigune bilakatuko da
Plaza Zaharra kontzertu eta kultur ikuskizun berezien erdigune bilakatuko da

DEBA| Iturri Ondoan proiektuaren barruan, euskaraz sortu eta pentsatutako hainbat kultur ekitaldi antolatu dira Deban, egungo kultur erreferente nagusiak erakartzea eta herriko jendea bertako ekimenekin konektatzea helburu dutenak.Horrela, Plaza Zaharra kontzertu eta kultur ikuskizun berezien erdigune bilakatuko dela herritar ororentzat< Udaletik nabarmendu dute euskara dela kultur jarduera horien guztien oinarri eta arrazoi nagusi eta bakarra.Alazne Txurruka alkateak proiektu honen garrantzia azpimarratu du: "Aurten ere iturrira itzuli gara, uda betean gaudelako seinale argia. Gure herriko txoko berezi honetan garatzen den proiektu honek hamaikagarren edizioa lortu du. Urte hauetan ikuskizun ugariz gozatu dugu, dantza eta antzerkitik musika kontzertuetara. Aurten ere, hainbat ikuskizun ikusteko aukera izango dugu, guztiak euskaraz eta Plaza Zaharreko iturriaren alboan”.

Programazioa:

Uztailak 5, ostirala, 22: 00etan: Borobil antzerki taldea: «Ali baba eta 40 lapurrak» antzerki ikuskizuna, zuzeneko musika duen obra dibertigarria.

Uztailak 12, ostirala, 22: 00etan: Begiradak: Literatura, irudi eta musika emanaldia, sormenez betetako ekitaldi batean.

Uztailak 19, ostirala, 22: 00etan: Olaia Inziarte: Kontzertu akustikoa. Bere musikak soinu tradizionalak eta abangoardista uztartzen ditu.

Uztailak 26, ostirala, 22: 00etan: Bertso-saioa: Uxue Alberdi, Nerea Ibarzabal, Ane Labaka eta Maider Arregi, Ixak Arruti eta Gari Otamendi musikariekin.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Disponible para Amazon Prime