Ei! Berriak

Elgoibarrek VII. Idazlan Lehiaketako sariak banatu ditu

Lehiaketan 166 lanek parte hartu dute eta horietatik 26 saritu dira

VII IDAZLAN LEHIAKETAREN SARI BANAKETA
VII IDAZLAN LEHIAKETAREN SARI BANAKETA

ELGOIBAR| Elgoibarko Udalak 2024ko VII. Idazlan Lehiaketako sariak banatu ditu. Aurten 166 lan jaso ditu eta horietatik 26 saritu dituzte.

Sariak banatzeko ekitaldian, Maialen Gurrutxagak alkateak epaimahaiak egindako lana eskertu du, baita ikastetxeek egindako lana ere, eta sarituak zoriondu ditu. Jarraian, lanak ebaluatzeaz arduratzen diren pertsonei eman die hitza.

Epaimahaia herriko literaturzale eta idazleek osatu dute, hala nola, Jasone Osorok, Jon Eugik eta Iñigo Otañok.

Lehiaketaren helburua ikasleen artean euskaraz idazteko trebetasuna sustatzea da, eta epaimahaikoen hitzetan, aurtengo edizioan azpimarratzekoa da balorazioa ezin dela iazkoa bezain baikorra izan parte-hartzeari dagokionez, jaitsi egin delako; eta horrek epaimahakideei kezka eragiten dielako. Batez ere, goiko mailetan gertatu da, eta lanen kalitatean ere eragina izan du, ale on gutxiago izan direlako. Hau horrela, aurten C eta E mailetan idazlan bana bakarrik saritu da. Erabaki hori hartu dute beheko mailetan ipuin nabarmengarri gehiago zeudelako sarituak izatea merezi zutenak. Hala ere, ez diete inongo meriturik kendu nahi irabazleei, lan oso onak eta originalak saritu dituztelako maila guztietan.

Izan ere, epaimahaiaren iritziz, garrantzitsuena da ipuinak idatzi dituztenen talentua eta esfortzua saritzea eta, batez ere, lanaren balio literarioa aitortzea. Hau horrela izanik, beheko mailetan balio literariodun ale ugari izan dira, eta, ondorioz, A eta B mailetan, lau ipuin gehiago saritu ditu epaimahaiak. Egia esan, beheko mailetako istorio batzuen kalitateak asko harritu ditu. Aldi berean, txalogarria iruditu zaie gaien aniztasuna eta protagonista narratzaile oso originalak aurkitzea. Bestalde, ipuin batzuk eskolan landutako gai beraren inguruan idatzi direla ikusi dute, eta horrek arrisku bat dauka: ipuinak izan ordez, eskolako lan hutsak gerta daitezke maiz.

Epaimahaiak originaltasunaren aldeko apustua egitea aholkatzen du, ausartak izatea, bururatzen zaien ideia horren inguruan idaztea, besteen artean desberdin egingo dituena. Amaitzeko, maila txikietan ikusitako kalitate ona kontuan hartuz, idazle gazte hauek irakurtzen, idazten eta hau bezalako lehiaketatara aurkezten jarraitzera animatu nahi dituzte. Zentzu horretan, ezinbestekoa da eskolako irakasleen eta gurasoen konplizitatea izatea.

2022an eta 2023an saritutako lanak jasotzen dituen Liburuxka

Udalak ekitaldi hau baliatu du 2022an eta 2023an sarituak izan ziren lanekin argitaratu duen liburua aurkezteko. Liburuaren 300 ale argitaratu dira eta Udalaren asmoa da orain arteko edizioetako saridunei eta epaimahaikoei oparitzea. Eskoletan ere banatuko ditu ale batzuk Udalak. Gainerako aleak Udaleko Euskara Sailean eta Liburutegian egongo dira eskuragai. Udalaren web atarian ere eskuragai izango da edonork ikus dezan.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Disponible para Amazon Prime