Ei! Berriak

Elgoibarko Bertso Eskolan izena emateko epea zabalik irailaren 20ra arte

Joan den ostiralean ikasturte bukaerako ekitaldia ospatu zen

Iruri Altzerreka eta Josune Aramendi bertsolarin bisita izan zuten ikasturte amaiera ospatzeko
Iruri Altzerreka eta Josune Aramendi bertsolarien bisita izan zuten ikasturte amaiera ospatzeko

ELGOIBAR| Elgoibarko Udalak ahozko komunikazioa bertsoaren bidez lantzeko egitasmoa jarri zuen abian 2004an Gipuzkoako Bertsozale elkartearekin, Ikastolarekin eta Herri Eskolarekin lankidetzan. Ekintza honen osagarri, 2020an, Bertso-eskola jarri zuen abian Udalak, eta ikasturte honetan ere, bi talde aritu dira bertso-eskolan.
Joan den ostiralean, ikasturteari bukaera emateko, bertso merienda izan zuten Karakate elkartean, eta bi bertsolari gazteren bisita ere jaso zuten, Iruri Altzerreka eta Josune Aramendi. Gustura jardun zuten elkarrekin, eta bertsoekin, jolasekin eta asmakizunekin gozatu zuten.

Udalak gogorarazi nahi du datorren ikasturtean ere jarraipena izango duela Bertso Eskolak, beraz, LH4tik DBHra artekoek aukera izango dute bertsotan ikasteko. Orain arteko saioak astelehenetan egin izan dira, Aita Agirre kulturguneko Areto nagusian, arratsaldeko 17:00etan edo 18:15ean hasi eta ordubetez. Hala ere, taldearen arabera erabakiko da asteko eguna eta ordutegia.

Bertso-eskolarako izen-ematea irailaren 20ra arte egin ahal izango da.
Izena emateko: Udalaren Euskara Saila 943 744366 euskara@elgoibar.eus

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Disponible para Amazon Prime